XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laura bera ezagutu izan ez banu, munduan eduki eta izan litekeen guztia eduki eta zuen bikotetzat hartuko nukeen.

Gainerako guztiek bezala.

Baina, kasualitatez, ezagutu egin nuen.

Esateko modu bat besterik ez da.

Hiru hilabete egin nituen kasualitatea noiz nireganatuko zain.

Azkenean, ez zela azaltzen ikusita, nik neuk joan behar izan nuen kasualitatearen bila.

Liburu aurkezpena non, han azaltzen nintzen ni, galduta dabilenaren aurpegiz.

Liburuaren izenpetzea lauretatik bostetara halako liburudendatan, ni, lau t'erdietan, premiazkoa nuen errezeta-liburuaren bila juxtu lokal berean, Lauraren begiekin topo egin nahian.

Eta, bide batez, han egokitu nintzenez, bere liburua erosiko nuen.

Behin, hitzaldi bat zuen ematekoa kultur etxean, eta Laura jendez ondo baino hobeto inguratuta ikusi nuen arren, hurbildu, eta ezjakinarena egin nuen, ea Ingalaterratik etorritako arkeologo ospetsu hura bera ote zen galdezka, eta bere iharduna ze ordutan zen.

Barrez hasi zen eta ordurako nire aurpegia ezaguna egiten zitzaiola zin egingo nukeen arren, ezetz erantzun zidan, bere ikerketak paper artekoak zirela, eta ez zela hain urrutikoa.

Orduan aurkeztu zidan (...)